22:52

Ekonomia

Abiadura Handiko Trena

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

agentziak | erredakzioa

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla.

  • Abiadura Handiko Trena. Argazkia: Efe

    Abiadura Handiko Trena. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian.

Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Oraindik ez dakite zein aukeratuko duten, baina Ingurugiroaren Eraginari buruzko Azterketa egin baino lehenago proiektua eginda egotea espero du ministroak, epeak laburtze aldera.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena