19:59

Ekonomia

Minbizia

Hamaika pertsona hil dira aurten EAEn amiantoaren ondorioz

agentziak | erredakzioa

Mendia-Gureol Scott paper fabrikan 27 urtez lan egin zuen hernaniar bat da minbiziak jota hil dena.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asviamie EAEko Amiantoaren Biktimen Elkarteak salatu du aurten dagoeneko 11 pertsona hil direla amiantoaren erruz, eta "epidemia" horren aurrean dagoen "isiltasun instituzionala" amaitzeko eskatu du.

Asviamiek prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, atzo Juan Cisneros Ramirez, 69 urtekoa, hil zen Hernanin amiantoaren erruz sortutako birikietako minbiziaren ondorioz. Udalerri gipuzkoarreko Mendia-Gureol Scott paper fabrikan lan egin zuen 1962tik 1989ra mantenuko mekaniko gisa.

Elkarteak azpimarratu du lan egin zuenean ez zutela minbiziaren arriskuaz ohartarazi eta ez ziotela arnasa hartzeko babesik jarri.

Iazko udan diagnostikatu zioten gaixotasuna, lanerako ezintasuna aitortu zioten, eta pentsioan onurak jaso zituen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena