12:19

Ekonomia

Erreforma fiskala

'Adostasunik handiena' izatea eskatu du Azpiazuk, erreforma fiskala egiteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrez gain, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Kupoari buruz hitzartu berri duten akordioaren harira, inork ez diola inori ezer lapurtu iritzi dio.

  • Pedro Azpiazu, gaur, Bilbon. EFE.

    Pedro Azpiazu, gaur, Bilbon. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak baieztatu duenez, euskal erakundeek gauzatu nahi duten erreforma fiskala "sakona eta egiturazkoa"

Cebek Bizkaiko patronalak antolatutako hitzaldi batean parte hartu du Azpiazuk, eta bertan azaldu duenaren arabera, "ezin daiteke inolako zalantzarik izan" Eusko Jaurlaritzak beti izan duela enpresei eta euren inguruneari laguntzeko jarrera positiboa, "hazkunde ekonomikoaren, enpleguaren, berrikuntzaren eta inbertsioaren alde egindako apustuaren bidez".

"Jaurlaritzak une honetan ardura hori ez duenik esatea ez da egia". Alabaina, gogora ekarri du herritarrek arlo sozialeko "beste politika batzuk" garatzea ere eskatzen dutela, eta horiek ere finantzatu egin behar direla. Hori de la eta, bere aburuz, politika fiskalari buruz "arinki" hitz egitea eta "giltzarriak ematen saiatzea" ez litzateke zuzena.

Bere esanetan, beharrezkoa da zeregin horri heltzea "taldean, lankidetzan, gauzak modu argian mahai gainean jarriz eta gure buruei iruzurrik egiten saiatu gabe".

Azpiazuk azaldu duenez, Gobernuak Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organora eramango ditu bere proposamenak, bertan eztabaida eta harmoniza ditzaten, Batzar Nagusietara eraman aurretik. "Nik bai deritzot erreforma sakona dela, ezin gaitezkeelako zergen gaineko erreformak aldiro-aldiro egiten ibili", esan du. Horrenbestez, "merezi lasaitasunez eta ahalik eta adostasunik handienarekin egitea", horrela egiten ez bada, "porrot egingo duen erreforma izango baita".

"Inork ez dio inori ezer lapurtu"

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Kupoari buruz hitzartu berri duten akordioaz ere hitz egin du Azpiazuk, eta bere hitzetan, "inork ez dio inori ezer lapurtu", eta akordio horren atzean ez dagoela ez estortsiorik ez oparirik erantsi du.

"Duela urte asko egin beharrekoa egin dugu. Teknikari onenek egin dituzte kalkuluak, legezkotasunaren barruan", nabarmendu du. Jaurlaritzak lortutakoa "pribilegioa" dela dioten "Estatu espainiarreko hainbat ahotsi" erantzun die modu horretan Azpiazuk.

Kupoa finantzatzeko eredua Espainiako Konstituzioan jasota dagoela azpimarratu du bertan: "Sistema berezia da, propioa, eta ez doa inoren kontra. Ni ez naiz sartzen beste erkidegoen akordioetan, eta ez dut uste akordio horietan mesederik dagoenik".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena