09:52

Ekonomia

Lan Ministerioaren datuak

3.127 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean Hego Euskal Herrian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Guztira, 175.383 pertsona zenbatu dituzte apirilaren amaieran lanik gabe Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

  • Guztira, 175.383 pertsona zenbatu dituzte apirilaren amaieran lanik gabe. Argazkia: EiTB

    Guztira, 175.383 pertsona zenbatu dituzte apirilaren amaieran lanik gabe. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

3.127 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean Hego Euskal Herrian, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, Espainiako Lan Ministerioak gaur kaleratutako datuen arabera. Guztira, 175.383 pertsona zenbatu dituzte apirilaren amaieran lanik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), guztira 137.008 pertsona zenbatu dituzte langabezian hilaren amaieran, martxoaren amaieran baino 1.149 gutxiago. 2016ko apirileko datuekin alderatuta, Espainiako Lan Ministerioak gaur kaleratutako datuen arabera.

2016ko apirileko datuekin alderatuta, 15.553 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilaren amaieran; hots, EAEn langabeziak % 10,19 egin du behera urtebetean.

Azterketa hori lurraldez lurralde eginda, urtarrilean 230 pertsona gutxiago zenbatu dituzte lanik gabe Bizkaian (-% 0,29); 549 gutxiago, Gipuzkoan (-% 1,47), eta 370 gutxiago, Araban (-% 1,65). Aitzitik, 2016ko apirileko datuekin alderatuta, langabeen kopuruek behera egin dute: 8.067 langabe gutxiago, Bizkaian (-% 9,37); 4.588 gutxiago, Gipuzkoan (-% 11,05), eta 2.898 gutxiago, Araban (-% 11,62).

Bestalde, Nafarroan ere behera egin du langabeziak apirilean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta; izan ere, 1.978 pertsona gutxiago (-% 4,90) zenbatu dituzte lanik gabe. Guztira, 38.375 pertsona zenbatu dituzte apirilaren amaieran lanik gabe Foru Erkidegoan, aurreko urteko apirilean baino 4.504 pertsona gutxiago (% 10,50).

Espainiako Estatuko datuei dagokienez, 129.281 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean, martxoko datuekin alderatuta, guztira 3.573.036 pertsona baitaude langabeen zerrendan izena emanda. Hori 2009tik izan den kopururik txikiena da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena