Ekonomia
Zerbitzu berria
eitb.eus
Bestalde, Hondarribiako aireportutik Palmara eta Londresera eskainiko dituzte hegaldiak uztailetik aurrera.
Easyjeten Bilbo-Edinburgo ibilbide berria aurkeztu du gaur Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordeak Bilboko aireportuan. Aire bidezko lotura indartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du Muelak, Euskadi turismo arloan "indartzen jarraitzeko". Loiu eta Edinburgo lotuko dituen lehen hegaldia 10:00etan abiatu da. Loiutik Edinburgora zihoan hegaldia bi orduko atzerapenarekin iritsi da. Konpainiak asteazkenetan eta igandetan eskainiko du zerbitzua, urte osoan.
Easyjet enpresak Espainian duen marketin zuzendaria (Pedro Sousa) ere izan da inaugurazioan, baita Cristina Echevarria Bilboko aireportuko zuzendaria ere.
Hedabideei azaldu dienez, aire bidezko lotura funtsezkoa da "jendea erakartzeko eta turismo arloan Euskadi indartzen jarraitzeko".
"Ministerioaren datuen arabera, Euskadiko hotelek % 86,3ko okupazioa espero dute zubian", baieztatu du. Sailburuordearen esanetan, landetxeei dagokienez, Espainiako Estatuan % 65,9koa izatea aurreikusi dute; Euskadin, berriz, % 78koa.
Azken hilabeteotan Euskadik izandako emaitza histokoekin bat egiten dute datuok. Aste Santuan hoteletako okupazioa % 90 ekoa izan zen, eta 2016an 3,5 milioi bisitari izan ziren.
Hala, aire bidezko lotura sendotzeko beharra azpimarratzen jarraitu du Muelak: "Erresuma Batuko turistak dira atzerriko bigarren merkatua guretzat, Frantziakoen atzetik. Eskoziako ibilbide berri honi esker, jende gehiago etorriko da Euskadira. Gure lana eskaintza anitza eta kalitatezkoa ematen jarraitzea da, turismoa fidelizatzeaz gain", ondorioztatu du.
33.000 Bidaiari
Easyjet enpresak Espainian duen marketin zuzendariak azpimarratu duenez, "enpresa beti saiatzen da aukera berriak aztertzen eta nazioarteko loturen alde egiten".
"Oso pozik gaude Bilbon martxan ipinitako ibilbide honekin. Aurten 33.000 bidaiari baino gehiago espero ditugu. Bilbotik hasitako zerbitzu berriak hazkunde iraunkorraren aldeko apostua egin dugua erakusten du. Era berean, Espainia eta Euskadi enpresaren merkatu estrategiko gisa sendotzeko nahia islatzen du", gaineratu du.
Hondarribiatik Palmara eta Londresera
Hondarribiako aireportuan, berriz, Palmara eta Londresera hegaldiak eskainiko ditu Air Nostrum enpresak uztailetik aurrera.
Hilaren 2an abiatuko dute Londresera joateko zerbitzua, ostegunetan eta igandetan, abuztuaren 16ra arte. Joan-etorria egiteko txartelak salgai daude, 120 eurotan. Palmarako hegaldiak, ordea, uztailaren 25ean hasiko dira, asteartetan eta ostegunetan, irailaren 1era arte.
aren 1era arte.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa