16:05

Ekonomia

Zentral nuklearra

Urtaran: 'Garoña berrirekitzeak duen arriskua onartezina da Estatuarentzat'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrez gain, Burgosko Diputazioak ez daki zentral nuklearraren baldintza ekonomikoak hobetzeko Nuclenorri laguntza gehiagorik emateko aukera dagoen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen arabera, Garoña zentral nuklearra berriro irekitzeak herritarrentzako eta ingurugiroarentzako eragiten duen "arriskua, onartezina da Estatuarentzat".

Gasteizko alkatea "haserre" ageri da Endesako presidenteak Burgosko zentrala berriro eraikitzearen aurrean duen jarreragatik, Gobernuaren erabakiaren zain geldituko baita.

Urtaranen esanetan, gaiari aurre ez egiteko "jokoan ibili dira", Segurtasun Nuklearrerako Kontseilutik enpresetara, eta orain, horietatik Espainiako Gobernura. Azken horri "ausarta" izatea eskatu dio, abuztura arte ez itxoitea eta Garoña behin betiko ixtea.

Azkenik, Endesaren jarrerak "mespretxatu" egiten du gasteiztar, arabar eta Euskal herritarren gehiengoaren, eta beste lekutakoen, iritzia. Askotan eskatu dute zentral nuklearra ixtea.

Burgosko Diputazioak ez daki laguntza gehiagorik eman dezakeen

Cesar Rico Burgosko Diputazioko presidenteak esan duenaren arabera, ez daki Garoñaren jabe Nuclenorri zentral nuklearraren baldintza ekonomikoak hobetzeko laguntza gehiagorik emateko aukera duen.

Ricok gogorarazi duenez, Europak limiteak ditu Estatuak mota horietako laguntzak eman ahal izateko, bai tratamendu fiskala hobetzeko bai beste motatako laguntzak emateko.

Hala eta guztiz ere, enpresen errentagarritasun ekonomikoa egungo momentuan, eta ez laguntzetan, oinarritu behar den arren, mota horretako neurriren bat ondo legokeela adierazi du.

Zentral nuklearraren inguruko berrindustrializazio plan baten beharrari dagokionez, kaltetu diren eskualdeentzako (Bureba, Merindadeak eta Miranda Ebro)  "ongietorria" izango zela esan du Ricok, eta Garoñaren aldizkako plan bat ez izatea espero du, osagarria baizik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena