Ekonomia
Egunean
Agemtziak | Erredakzioa
Metro Bilbaoko linea berria larunbat honetan, apirilaren 8an, inaugurutuko dute. 7,5 minutuko maiztasuna izango du Etxebarri eta Bilbo artean.
Bideoak (1)
Bilboko Metroko 3. linea larunbat honetan, apirilaren 8an, inauguratuko dute, eta Etxebarri (Bizkaia) eta Bilbo artean egunean 16.000 bidaiari eramango dituela aurreikusi dute; 7,5 minutuko maiztasuna izango du.
Bilboko Metroko sistemaren linea berria Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du. Ia 6 kilometroko bidea du, eta Etxebarri eta Bilboko bizilagunei emango die zerbitzua, besteak beste, Txurdinagakoei, Otxarkoagakoei, Zubarangoei eta Uribarrikoei, guztira 71.000 bat pertsonari.
Matiko eta Etxebarriren arteko ibilbidea 12 minutukoa izango da, eta tarteko geltokien arteko ibilbiderik luzeena Zazpikaleak eta Uribarri artekoa izango da.
Matikotik aurrera Lezama arte luzatzen da Euskotrenen bide zaharretik, eta obrak 2009ko maiatzean hasi eta zortzi urtera jarriko dute martxan, Txurdinagan arazo geologikoek obretan eragindako atzerapenak gainditu ostean.
Atzerapen haiek eta beste egoera batzuek proiektua garestitzea eragin zuten, hasierako 153 milioi eurotatik amaierako ia 280 milioira arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa