Ekonomia
Aurrekontu Orokorrak
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak jarri beharko lukeena baino 352 milioi euro gehiago direla uste du.
Albisteak (2)
Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuak Euskadik 2017an estatuko administrazioari Kupoan 1.202 miloi euro ordaintzea aurreikusi du, eta Eusko Jaurlaritzak jarri beharko lukeena baino 352 milioi euro gehiago direla uste du.
Kupoa Euskadik Estatuari ordaintzen dion diru-kopurua da, transferitzen ez zaizkion eskumenengatik, besteak beste, Defentsagatik, Kanpo Arazoengatik eta Azpiegiturengatik (portuak eta aireportuak, adibidez).
Eusko Jaurlaritzaren ustez, Euskadik 2011tik beharko lukeena baino 1.600 milioi euro gehiago ordaindu dizkio Estatuari, eta Kupoak urtean 850 milioi euro ingurukoa izan beharko luke.
Ogasun Ministerioak Kongresuari astearte honetan emandako aurrekontu-proiektuaren arabera, onarpen-egunean ez da adostu Kupoa kalkulatzeko metodologia 2017-2021 bosturtekorako, ezta aurreko 2012-2016 eperako ere, bi administrazioek dituzten desadostasunengatik.
Horregatik, Mariano Rajoyren Gobernuak esan du Kupoaren finantza-jarioa 2007-2011 bosturtekoaren urte bat gehiago izango balitz bezala egin dela aurrekontua.
Beste finantza-harremanak
Kupoaz gain, bi gobernuen arteko beste finantza-harreman batzuk azaltzen dira aurrekontuetan. Horrela, Estatuaren aldeko finantza konpentsazioak azaltzen dira, alkoholari, edariari eta tarteko produktu batzuekin duen itunagatik. Kontzeptu horiengatik Euskadik 63 milioi euro ordaindu beharko ditu.
Jaurlaritzak akordioa “laster” ixtea espero du
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernuarekin dituzten desadostasunak “laster” konpontzea espero duela esan du.
Erkorekak azaldu duenez, azken hamar urteotako Kupoaren likidazioa, hori arautzen duen legea berritzea eta Kontzertu Ekonomikoa gaurkotzea Iñigo Urkulluren kabinetearentzat “lehentasuna” dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa