19:53

Ekonomia

Aldikotasuna Osakidetzan

Osakidetzak 'enpleguaren egonkortasunerako itun bat' proposatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Beste enplegu publikorako eskaintza (EPE) bat, 1.000 lanpostu inguruko lekualdatze lehiaketa bat eta aldi baterako kontratuak murrizteko plan bat daude itun horretan.

  • Elkarretaratzea Osakidetzaren mahai sektoriala baino lehen. Argazkia: EFE

    Elkarretaratzea Osakidetzaren mahai sektoriala baino lehen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak "enpleguaren egonkortasunerako itun bat" lortzea proposatu die gaur sindikatuei. Horretan, beste EPE bat, 1.000 lanpostu inguruko lekualdatze lehiaketa bat eta aldi baterako kontratuak murrizteko plan bat daude.

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendariak, Jose Maria Armentiak, "enpleguaren egonkortasunerako itun bat" planteatu du aldi baterako kontratuak antolatzeko eta lanpostuak indartzeko langileen egonkortasuna babesteko.

Horrela, beste EPE bat egingo duela, eta eskaintzarako formatu berri bat egingo duela esan du, prozedura "arinagoa eta azkarragoa" izateko.

Osakidetzako aldi baterako kudeaketari dagokionez, zuzendaritzak "ikuspuntu berria" eskaini du, eta ordezkaritzak indartu eta beste lan-harremanen aurrean bitartekoei lehentasuna eman nahi die.

Kazetariei egindako adierazpenetan, zentralei igorritako eskaintza horretan, 939 lanpostuentzako lekualdatze lehiaketa deituko dutela ezagutarazi du Armentiak.

Sindikatuen erreakzioak

ELAko ordezkariak, Peio Igeregik, esan duen arabera, erakunde publikoko arduradunak "hitz politak esan dituzte baina ez daude eginkizun onekin lagunduta". "% 30 baino gehiagoko behin-behinekotasuna murrizteko eskaintza berezirik ez dago", gaineratu du.

Ana Vazquezek (UGT) komunikatu batean salatu duenez, Osakidetzak "egiten dituen negoziazio mahaiak berdinak dira beti" ez dutelako "edukirik zehazten". Gainera, "prekarietatea eta aldikotasuna minimoetara murrizteko lanpostuak finkatzeko ohiz kanpoko EPE bat" egin behar dela esan du.

Osakidetzak "erabateko inposaketaren" bidea jarraitzea nahigabetu du LAB sindikatuak, eta murriztutako eskubideak eta egindako pribatizazioak birlortzeko benetako negoziazioa eskatu du.

Bestalde, CCOOk Osakidetzaren intentzio onak askotan entzun dituela esan du, baina nahi hori egiaztatzen duten eginkizunak ikustea beharrezkoa da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena