Ekonomia
Erosketa
Agentziak | Erredakzioa
Toledon dagoen Parque Abadia merkataritza-zentroa ere erosi du enpresa horrek, 63,1 milioi euroren truke.
Eroski. Artxiboko argazkia: Eroski
Lar España enpresak astelehenean jakitera eman duenez, Eroski taldeari 22 merkataritza-lokal erosi dizkio 47,6 milioi euroren truke. Lokal horietako hamar Euskadin daude, zazpi Balear Uharteetan, bi Nafarroan, beste bi Kantabrian, eta, azkena, Errioxan.
Jose Luis del Valle Lar Españako presidentearen arabera, bankuaren finantziazioa lortu eta astebetera erosi dituzte lokal horiek. Del Valleren hitzetan, horrek argi uzten du enpresa zein eraginkorra den.
Guztira 22.822 metro karratu hartzen dituzten 22 merkataritza-gune horiez gainera, Toledon (Gaztela-Mantxa) dagoen Parque Abadia merkataritza-zentroa erosi du Lar Españak, 63,1 milioi euroren truke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa