11:52

Ekonomia

Enplegua eta gizarte politikak

Jaurlaritzak hatz marka bidezko identifikazioa ezarriko du Lanbiden

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, iruzurraren aurkako talde bat eratuko du kudeaketa hobetzeko eta irregulartasunak saihesteko.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak hatz marka bidezko identifikazio sistema ezarriko du Lanbiden, eta, gainera, iruzurraren aurkako talde bat eratuko du laguntza sozialen kudeaketa hobetzeko eta irregulartasunak saihesteko. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi duenez, iruzurren edota laguntza horien erabilera okerra egiten duten pertsonen kopurua iaz berrikusitakoen % 1 baino gutxiago dira.

Sailburuak aldarrikatu duenez, gizarte babeserako euskal sistema gizartearen kohesiorako "beharrezkoa" izateaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden pobrezia kasuak "arintzeko" balio du. Haren esanetan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriak (EPO) 130.000 pertsonatik gora atera ditu pobreziatik.

Artolazabalek gizarte laguntzen kudeaketa hobetzera bideratutako neurriak aurkeztu ditu gaur Gasteizen eskainitako prentsaurreko batean.

Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak iragarri duenez, Lanbide erabiltzen duten pertsona guztiek ?izan erabiltzaileak edo langileak? hatz marka bidezko identifikazioa erabili beharko dute aurrerantzean. Beraz, Lanbiden edozein tramite egin ahal izateko ?ez bakarrik Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Etxebizitzarako Prestazio Osagarria jasotzeko? hatz marka erabiliko da identifikazio metodo gisa. Hatz markarena dagoeneko beste administrazio publikoetan eta enpresa pribatuetan erabiltzen den sistema da.

Identifikazio sistema hori pixkanaka-pixkanaka ezarriko dute Lanbiden, eta ekainetik aurrera Lanbideren bulego batean frogatuko dute. Tresna berri horren kudeaketa ziurtagiri eta sinadura digitalerako Izenpe sozietate publikoak egingo du.

Halaber, Lanbidek Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriak (EPO) kudeatzeko barruko jarduera eredua eta lan prozedura aztertuko ditu, hots, bulegoetako lan-karga, espedienteei fase bakoitzean ematen zaien arreta, etab.

Bestalde, Lanbidek jarduera protokolo bat sortuko du bertako langileek erasoren bat jasan dezaketen kasuetarako.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena