18:55

Ekonomia

Momentu 'historikoa'

Gamesa eta Siemensen bat-egitea apirilaren hasieran gauzatuko da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bategite horretatik, 20.900 milioi euroko eskabide-zorroa eta 11.000 milioiko diru-sartzea izango dituen 75 gigawatt-ko "erraldoi eoliko" bat sortuko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gamesaren eta Siemensen alor eolikoaren arteko bat-egitea Europako Batzordearen oniritzia jaso du gaur eta apirilaren hasieran gauzatuko da, Espainiako konpainiak komunikatu batean esan duen arabera.

Ekainean onetsi zuten bat-egite proiektua Gamesak eta Siemensek, eta horretatik, 20.900 milioi euroko eskabide-zorroa eta 11.000 milioiko diru-sartzea izango dituen 75 gigawatt-ko "erraldoi eoliko" bat sortuko da.

Gamesako kontseilari delegatu Ignacio Martinen esanetan, "Europako erakundearen onespenak merkatu eoliko nagusienetan garrantzi globala izango duen lider mundial bat sortzeko ikuspuntua errealitate bihurtzeko pausu bat gertuago egotea suposatzen du".

Momentu "historikoa" suposatzen du bai Siemensentzat bai Gamesarentzat, adierazi du Martinek.

Bategitearen ondorengo konpainiaren zuzendaritza batzordea bi enpresetako adituek osatuko dute, eta taldearen kontseilu administratibo berriak egingo duen lehen bileran izendatuko eta publikatuko dituzte.

Taldeak Euskal Herrian mantenduko du egoitza, eta orain arte egin duen bezala, Espainiako Burtsan kotizatuko du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena