15:40

Ekonomia

Aurrekontuen negoziazioa

EH Bilduk eta Podemosek erreforma fiskala abiatzea eskatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jaurlaritzak aurrekontuak onartzeko bilera-sorta hasi du astearte honetan.

1:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak bilera-sorta abiatu du astearte honetan oposizioko alderdiekin, aurtengo aurrekontu proiektua onartzeko helburuz. Gaur EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin bildu da EAJ-PSE Gobernua, eta bihar PPrekin egingo du.

Aurrekontuak onartzeko, gutxienez hiru indar horietako bat abstenitzea behar dute jeltzaleek eta sozialistek, koalizio Gobernuak ez baitu gehiengo osorik.

Negoziazioak EH Bildurekin abiatu dira. Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua eta Maddalen Iriarte, Miren Larrion, Leire Pinedo eta Iker Casanova legebiltzarkideak izan dira bileran.

Iriarteren esanetan, "ez da erraza" izango EH Bilduk aurrekontuak onartzea erraztea, "zailtasun handi asko gainditu behar baitira".

"Jaurlaritzak aldaketa ugari egin behar ditu eta gauza asko zuzendu behar ditu" EH Bilduren babesa lortzeko, bozeramaile abertzaleak azaldu duenez, eta Hezkuntza, Osasuna, pentsioak, babes sozialak, enplegua, industria eta etxebizitza arloak aipatu ditu horren adibide gisa.

Gainera, EH Bilduk zerga sistemaren erreforma mahaigaineratu du, eta "epeak eta helburuak" zehaztea eskatu du.

Elkarrekin Podemosen partez, Julen Bollain eta Tinixara Guanche legebiltzarkideak batzartu dira Azpiazurekin, eta eurek ere erreforma fiskala abiatzeko deia egin diote, besteak beste espekulatzaileek zerga gehiago ordain ditzaten.

Koalizio ezkertiarrak elkarteen gaineko zerga bi puntu igotzea proposatu du, zerga hori Estatu mailakoarekin parekatzeko.

Elkarrekin Podemosek baldintza gehiago jarri ditu aurrekontuak babesteko, hala nola goi-kargudunen gastu ez garrantzitsuak murriztea eta gastu sozialari eta enplegu sorkuntzari lehentasuna ematea.

Azpiazuren Sailari dagokionez, EH Bilduren proposamenak aztertuko dituela aurreratu du, koalizio abertzalearekin berriz bildu baino lehen.

Elkarrekin Podemosen proposamenei dagokienez, horiek "oso zailak" direla iritzi dio, baina aztertu egingo dituela esan du, erantzuna eman baino lehen.

Bere aldetik, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak gogorarazi du erreforma fiskala egin baino lehen 2014tik indarrean dagoen zerga sistema ebaluatu egin behar dela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena