Ekonomia
EAE-KO AURREKONTUAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EH Bilduko ordezkariak Pedro Azpiazu sailburuarekin elkartuko dira astearte eguerdian, Lakuan, eta mahai gainean jarriko dituzten proposamenak aurreratu dituzte koalizioko legebiltzarkideek.
Jose Antonio Pastor (PSE-EE) eta Iker Casanova (EH Bildu) Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak gaur ziurtatu duenez, koalizio abertzalea prest dago EAEko 2017ko Aurrekontuak negoziatu ahal izateko "konfort esparrutik" ateratzeko, eta gauza bera egiteko eskatu dio Iñigo Urkulluren Gobernuari. Casanovaren esanetan, "bere esku dago" Aurrekontuak "onartzea edo ez onartzea".
EH Bilduko ordezkariak Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuarekin elkartuko dira astearte eguerdian, Lakuan, eta koalizioko ordezkariek mahai gainean jarriko dituzten proposamenak aurreratu ditu gaur Iker Casanovak Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan. Zerga erreforma egitea ezinbestekotzat jotzen du koalizioak eta "konpromiso zehatzak" eskatuko dizkio Gobernuari.
Zerga sistema progresiboaz gain, gastuaren berrantolaketa egitea —gizarte zerbitzuetara, hezkuntzara eta osasunera diru gehiago bideratzea—, eta enplegua sustatzeko eta aberastasuna sortzeko "ekintza proaktiboa" sustatzea erreklamatu du. Haren esanetan, azken urteetan murrizketak egin dituzte alor horietan.
Gainera, beste hainbat neurri eskatuko ditu EH Bilduk: epe luzeko langabeentzako programak abiatzea, alokairu sozialeko politikak indartzea, industria politika babesteko neurri gehiago ezartzea eta behar gehien duten eskualdeentzako ekimenak martxan jartzea (Ezkerraldea eta Meatzaldea, Bizkaian; Oarsoaldea Gipuzkoan, eta Aiaraldea, Araban)
"Eusko Jaurlaritzaren esku dago Aurrekontuak onartzea ala ez onartzea, eta bere esku dago baita ere eskubideak murrizten dituen Espainiako eskuinean babesa bilatzea edo EH Bilduk aldarrikatzen dituen gai antzekoak eskatzen dituen gehiengo sozialarengana hurbiltzea", gaineratu du.
Casanovaren esanetan, EH Bilduk gaur gaurkoz ezezkoari eusten dio. Dena den, iritzia aldatzekotan, koalizioak egindako proposamenetan Gobernuak aurrerapausoak eman dituelako izango dela azpimarratu du.
"Gure aldetik konfort gunetik ateratzeko eta elkarrizketarako borondatea daukagu, negoziazio prozesu orok bi aldeak inplikatzea eskatzen duela ulertuta. Deialdi hori bera Eusko Jaurlaritzari egin behar diogula uste dugu eta bere esku dago, hain zuzen ere, Aurrekontuak aurrera ateratzea", gaineratu du.
tu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa