14:38

Ekonomia

Espektatiba Ekonomikoen Foroa

Euskadin zerga erreforma egitearen alde agertu da Urkullu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehendakariaren esanetan, balizko erreforma horrek nahikotasun finantzarioa luke helburu, oinarrizko zerbitzuak mantentzeko eta hazkunde ekonomikoa bultzatzeko.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadin zerga erreforma egitea premiazkoa dela esan du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak. Gaineratu duenez, balizko erreforma horrek nahikotasun finantzarioa luke helburu, oinarrizko gizarte zerbitzuak mantentzeko eta hazkunde ekonomikoa sustatzeko.

Iñigo Urkullu lehendakariak hizlari gisa parte hartu du gaur El Correok eta Banco Santanderrek antolatuta Euskalduna Jauregian egin den Espektatiba Ekonomikoen Foroan. Urkulluren esanetan, gobernu koalizioa osatzen duten EAJ eta PSE-EE alderdiak 2014an indarrean sartu zen zerga erreformaren emaitzak aztertzen ari dira.

"Derrigorrean (erreforma horren) berrirakurketa bat egin behar genuen" oinarrizko "gizarte zerbitzuen etorkizuna bermatzeko" eta hazkunde ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko, adierazi du.

Urkulluren hitzetan, hasiera batean EAJk eta PSE-EEk gidatu behar dute hausnarketa hori eta aurrerago bilatuko dituzte akordioak erakundeetan ordezkaritza dutenekin eta gainerako alderdiekin. Edonola ere, balizko erreforma hori adostasunetik egin behar dela esan du.

"Ez dut uste gure DNAn dagoenik inor zigortzea edo inori kalte egitea" eta "ez dut uste (zerga politika alorrean) inork Gobernua zuzendu duenik eta Gobernuak inor zuzen duenik", adierazi du.

Zerga alorrari dagokionez, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak eta jokabide bera izan behar dutela uste du lehendakariak.

Bestalde, Aurrekontuak ere hizpide izan ditu eta proiektua aurrera ateratzeko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde guztiekin hitz egingo duela azpimarratu du, "betorik eta bazterketarik gabe".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena