Ekonomia
Datuak
Agentziak | Erredakzioa
Argindarrak % 19 baino gehiago egin du behera estatu espainiarrean otsaileko lehen hamabostaldian.
Argindarra
Kontsumorako Prezioaren Indizeak (KPI) % 0,3 egin du behera otsailean, urtarrileko datuekin alderatuta. Urte arteko tasak, ordea, % 3 izaten jarraitzen du.
INE Estatuko Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datua aurreratuaren arabera, argindarraren prezioaren beherakada azpimarratu du KPI indizeak otsailean izan duen joera azaltzeko.
Argindarraren prezioak % 19 baino gehiago egin zuen behera otsailean estatu espainiarrean. Beraz, fakturak ia % 7 egingo duela behera esan nahi du horrek, Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa duten etxeetan. OMIE operadoreak emandako datuak dira.
Urte arteko KPI indizeak 2012ko urriaz gero izandako tasarik gorenean ekin zion urteari. Otsailean portzentai bera mantendu da. Hori dela eta, erosketa egitea % 3 garestitu da azken urtean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa