Ekonomia
Eustatek emandako datuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Barne Produktu Gordinak bilakaera positiboa izan zuen Araban (% 3,3), Bizkaian (% 3,1) eta Gipuzkoan (% 3).
Barne Produktu Gordinaren bilakaera positiboa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EiTB
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) % 3,1 hazi zen iaz, 2015ean baino bi hamarren gehiago eta ia 2014an baino bi aldiz gehiago (% 1,6), Eustat erakundeak gaur emandako datuen arabera. 2016ko laugarren hiruhilekoan, EAEko Barne Produktu Gordinak % 2,9ko hazkundea izan zuen, aurreko urteko hiruhilekoaren aldean. Bestalde, 2016ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,6 hazi zen.
Lurraldez lurralde, Barne Produktu Gordinaren bilakaera positiboa izan zen Araban (% 3,3), Bizkaian (% 3,1) eta Gipuzkoan (% 3).
EAEko lau jarduera-sektore nagusiak hazi ziren iaz. Industriaren sektoreak % 3,3 egin zuen gora, zerbitzuen sektorea % 3,2 hazi zen, eta eraikuntzak eta lehen sektoreak % 1,6ko igoerak izan zituzten.
Eskariari dagokionez, barne eskariak % 3ko hazkundea izan zuen, eta, BPGaren % 3,1eko hazkundearekin batera, kanpo-saldoak ekarpen positiboa izan zuen 2016an.
Enpleguaren bilakaera, lanaldi osoko lanpostuetan neurtuta, positiboa izan zen iaz, % 1,9 egin baitzuen gora. Zerbitzuen sektorean hazi zen gehien enplegua (% 2,1), industrian (% 1,6) eta lehen sektorean (% 1) ere gora egin zuten arren. Eraikuntzan, 2008tik lehen aldiz, ez da enplegua suntsitu, eta 2015ean batez beste lortutako mailari eutsi zion.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa