18:23

Ekonomia

LAB-EN TXOSTENA

Emakumezkoen eta gizonezkoen soldaten artean % 33ko aldea dago

Agentziak | Erredakzioa

Emakumezkoek gizonezkoek baino 7.489 euro gutxiago kobratzen dute EAEn eta 8.496 euro gutxiago Nafarroan, LAB sindikatuak egindako ikerketaren arabera.

  • Soldata arrakalaren datuak

    Soldata arrakalaren datuak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emakumezkoen soldatak bataz beste % 33,6 hazi beharko lirateke Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan gizonezkoek beste kobratzeko. Hala dio LAB sindikatuak Soldata Berdintasunerako Egunaren harira egin duen txostenak.

Ikerketa horren arabera, emakumezkoek gizonezkoek baino 7.489 euro gutxiago kobratzen dute EAEn eta 8.496 euro gutxiago Nafarroan.

Europako Estatistika Institutuak (Eustat) gizonezkoek eta emakumezkoek orduro kobratzen duten soldata gordina hartzen du kontutan alde zenbatekoa den jakiteko.

Irizpide horren arabera, soldaten arteko ezberdintasuna % 13,8koa da EAEn eta % 16,6koa Nafarroan, eta % 14,3koa orokorrean.

“Emakumezkoek gizartean nahiz lan munduan jasaten duten diskriminazioaren erakusgarri da soldata arteko ezberdintasuna”, salatu du LABek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena