Ekonomia
Aldarrikapena
Agentziak | Erredakzioa
Hainbat gizarte talderen ordezkarien arabera, igoera hori lanbide arteko gutxieneko soldataren igoeraren parekoa izan behar da.
Lanbide. Artxiboko argazkia: EiTB
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten ehunka lagunek laguntza hori % 8 igotzeko eskatu dute Eusko Jaurlaritzaren atarian. Hainbat gizarte talderen ordezkarien arabera, igoera hori lanbide arteko gutxieneko soldataren igoeraren parekoa izan behar da.
Ildo horretatik, “Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Legeak” igoera hori aurreikusten duela azaldu dute gizarte taldeen ordezkariek. Hori dela eta, soldata minimoa handitzekotan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta horren parean igo behar dela esan diote Lanbideri.
Halaber, pertsona askori oraindik ez dietela soldata igo jakinarazi du asteazken honetan Iñaki Carro Argilan-ESK elkarteko abokatuak. Gainera, Bizkaiko SOS Arrazakeriak eta Hipotekak Kaltetutako Plataformak bat egin dute laguntza hori % 8 igotzeko eskatu duten pertsonekin.
Euskal Enplegu Zerbitzuak eskaera horri erantzunik emango ez balio, edo igoera ukatzea erabakiko balu, epaitegietan auzibidea abiatuko dutela jakinarazi du Carrok. Izan ere, guztiz konbentzituta daude epaileek arrazoia emango dietela. Hartara, legearen 20. artikuluari (errentaren zenbatekoari buruzkoa) egin dio erreferentzia.
Horren esanetan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta finkatzeko ardura Eusko Legebiltzarrak du, ez Eusko Jaurlaritzak edo Espainiako Gobernuak, askok pentsatzen dutenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa