09:00

Ekonomia

Abiadura Handiko Trena

Horrelakoa izango da AHTren sarbidea Gasteizen

EITB.EUS

Tren lasterra lurpetik joango da hirigunearen erdialdean, eta geltokia Dato kalean paratuko dute.

  • Gasteiz. Argazkia: Montxo Lopez de Ipiña

    Gasteiz. Argazkia: Montxo Lopez de Ipiña

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako udaletako teknikariek Abiadura Handiko Trena (AHT) euskal hiriburuetan nola sartuko den adostu zuten joan den otsailaren 28an.

Gasteizen kasuan, txosten informatiboa egingo dute Arratzua-Ubarrundian egingo duten lotunea, eta hiriburuaren erdialdean eraikiko duten lurpeko geltokia zehazteko.

Aldeek adostu dutenez, hiriaren erdigunetik lurperatuta pasatuko da trazadura. Guztira, 2,9 km-ko luzera izango du (Salburuako Bulebarraren eta Gaztelako Atearen artean), eta Dato kalean beste geltoki bat izango da lurpean.

Bi aukera ezberdin daude geltokiari dagokionez: Lehenengoa egungo trenbidearen albotik joango da, eta trenbide eta nasak lur azpian izango ditu. Besteak egungo bide berari jarraituko dio, baina lurpetik. Bigarren kasu honetan, trenbideak eta nasak rasantepean egingo dira, egungo kokaleku berari eutsiz.

Txostenean bi soluzioak aztertuko dira lehen aukerak eskaintzen dituen abantaila konstruktiboekin batera, bigarren aukerak dituen abantaila funtzionalak uztartzeko modua bilatuz. Bide batez gaur egun trenbideak betetzen duen lur eremua libre gera daiteke, hiriaren erabilerarako. Dato kalean egun dagoen estazioa abiadura handirako sarbide izan daiteke, Green Capital plazan egingo den eta Iradierko aparkalekuarekin lotura izango duen sarbidearekin batera.

Horrez gain, hiria AHTaren sare berriarekin, Arratzua-Ubarrundiatik geltoki berrira artean lotzeko, behin betirako alboratu da Lakuatik igarotzen zen bidea eta Arkautitik egitea adostu dute. 3 alternatiba aterako dituzte, eta txosten informatiboaren bidez erabakiko dute zein izango den aukerarik onena, ingurugiroan eragin txikiena izango duena, eta teknikoki eta ekonomikoki ere abantaila gehien dituena.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena