20:56

Ekonomia

Hondarribiko aireportua

Tapiak uste du Hondarribiko aireportuak jarduerari eutsiko diola

Agentziak | Erredakzioa

Sailburuaren esanetan, aireportuko pistak baldintza guztiak betetzen ditu eta, ondorioz, hegazkinen joan-etorria bermatzeko moduan dago.

  • Hondarribiko aireportuaren artxiboko argazkia. EiTB

    Hondarribiko aireportuaren artxiboko argazkia. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arantza Tapia Ekonomia Garapenerako eta Azpiegitura sailburua baikor agertu da Hondarribiko aireportuaren etorkizunaren harira eta egungo pista euria egiten duenerako prest dagoela eta, beraz, jarduera bermatzeko baldintza guztiak betetzen dituela esan du.

Ortzibia sozietateak (Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, Irun eta Hondarribiko udalak eta Gipuzkoako Ganbera) bilera egin du gaur, Aenarekin eta kontsultora batekin elkarlanean aritu eta gero.

Tapiak azpimarratu du "erakunde guztien nahia" dela Hondarribiko aireportuak bere jarduerari eustea.

Mahai gainean "proposamen sinple" bat dagoela esan du, planteamendu "konplexuagoak" aztertzen jarraituko duten arren.

Hondarribiko aireportuaren pista Gipuzkoan ohikoa den egun euritsuetarako prest dagoela adierazi du eta, ondorioz, "hegazkinak aireratzea eta lur-hartzea bermatuta" dagoela nabarmendu du, "ohiko pistak baino laburragoa izan arren".

Horrenbestez, pistaren zoruak mantentze-lan bereziak beharko lituzkeela, baina aldatzea beharrezkoa ez dela azaldu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena