Ekonomia
Zerga bilketa
Agentziak | Erredakzioa
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ogasunek ez dute bete Finantzen Euskal Kontseiluak ezarritako helburua.
Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera. Artxiboko argazkia: EFE
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek 12.954 milioi euro bildu zituzten iaz zerga bidez, esperotakoa baino 71 milioi euro gutxiago, hain zuzen ere. Hazkundea % 3,3ko izango zela aurreikusi zuten, baina % 2,7koa izan da azkenean.
Urrian, Finantzen Euskal Kontseiluak (hiru foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritza) zerga-bilketaren aurreikuspena jaistea erabaki zuen, urte hasieran ezarritako % 7ko helburua (13.498 milioi euro) beteko ez zutela jakinda.
Alabaina, urteak aurrera egin ahala, diru-bilketa uste bezala ez zihoala antzeman zuten eta, ondorioz, berriro murriztu zituzten aurreikuspenak. Helburu horiek ere ez dituzte bete azkenean.
Finantzen Euskal Kontseiluak urrian egindako kalkuluaren arabera, Bizkaiak 6.736 milioi (% 3,4 gehiago) bildu behar zituen; Gipuzkoak 4.234 milioi ( %3,3); eta Arabak 2.054 milioi (% 3,1).
Horietako batek ere ez du helburu lortu. Bizkaiak aurreikusitakoa baino 21 milioi euro gutxiago batu ditu (% 3,1); Arabak 13 milioi gutxiago (% 2,4); eta Gipuzkoak 36,7 milioi euro gutxiago (% 2,4).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa