Ekonomia
Langabezia
EITB.EUS
Okupazio tasak ere behera egin du, ia % 1, Eustatek emandako datuen arabera.
2016ko laugarren hiruhilekoa 2.400 langabe gutxiagorekin itxi zuen Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE). Horrenbestez, langabezia tasa % 12,5ean kokatu zen, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat beherago, Eustatek emandako datuen arabera.
Okupatuei dagokienez, 903.000 izan ziren, hirugarren hiruhilekoan baino 8.300 pertsona gutxiago (% -0,9).
Uda ostean, okupazioak behera egiten du, aldi baterako kontratu asko amaituta. Batez ere, gazteen artean —16 eta 24 urte bitartekoak— jaitsi da okupatuen tasa: % 69 (5.700 pertsona).
Hauekin batera, aldi baterako kontratudun soldatadunen eta soldata gabekoen (-4.600) eta ez-soldatakoen (-2.800) artean ere jaitsi zen okupazioa.
Generoari erreparatuta, okupazioak behera egin zuen gizonengan, eta hirugarren hiruhilekoan baino 11.000 okupatu gutxiago zenbatu ziren. Emakumeen artean, berriz, gora egin zuen okupatuen tasak (2.800 gehiago).
Lurraldeka, gehien Bizkaian jaitsi zen okupazioa (6.600 gutxiago), ondotik, Gipuzkoan (4.200). Datuoi kontrajarriz, 2.400 pertsona okupatu gehiago zenbatu zituzten
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa