10:01

Ekonomia

Kontsumorako Prezioen Indizea

Urte arteko KPIa % 1,5 igo da EAEn eta % 1,8 Nafarroan, 2016an

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, Espainian % 1,6 igo da urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea, 2013ko ekainetik (% 1,8) izandako tasarik altuena.

  • Erregaien garestitzeak eragin du, batez ere, prezioen igoera. Artxiboko argazkia: EFE

    Erregaien garestitzeak eragin du, batez ere, prezioen igoera. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urte arteko inflazioa % 1,5 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2016an. Azarotik abendura, berriz, % 0,5 hazi da Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI).

Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera, urte arteko inflazioa zortzi hamarren igo da EAEn abenduan; izan ere, azaroan % 0,7koa zen.

Nafarroan, urte arteko KPIa % 1,8 igo da 2016an, zortzi hamarren hazi baita azarotik abendura Foru Erkidegoan.

Bestalde, Espainian, % 1,6 hazi da urte arteko KPIa 2016an, urte arteko inflazioa bederatzi hamarren igo baita azarotik abendura, batez ere, erregaien garestitzeagatik.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena