20:12

Ekonomia

Ustezko zerga iruzurra

Helegitea jarriko dute Xabi Alonsoren kontrako auzia artxibatu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Epailearen arabera, Alonsok bere aholkularien "abilezia" erabili zuen, baina ez zuen zerga iruzurrik egin.

  • Xabi Alonso. Artxiboko argazkia: EiTB

    Xabi Alonso. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ustezko zerga iruzurra leporatuta Xabi Alonso Bayern Municheko futbolari euskaldunaren kontra jarritako salaketa artxibatu eta gero, epailearen erabaki horren aurrean helegitea aurkeztuko duela iragarri du asteazken honetan Espainiako estatuaren abokatuak. Ministerio Publikoaren arabera, Real Madrileko jokalaria zenean (2010 eta 2012 urteen artean) egin zuen ustezko iruzurra.

Espainiako Ogasunaren arabera (Xabi Alonsoren kontrako salaketaren bultzatzailea), euskal futbolariaren kontrako ikerketa berriz zabaltzeko eskatuko du Espainiako estatuaren abokatuak. Fiskaltzak ere neurri hori hartzea eskatu dezakeela gaineratu du.

Xabi Alonsoren kontrako auzia, artxibatuta

Enrique de la Hoz epaileak Espainiako Ogasunak egindako txostena izan du kontuan Xabi Alonsoren kontra jarritako salaketa artxibatzeko. Ogasunaren arabera, futbolari euskaldunak Madeirako enpresa bati saldu zizkion irudi eskubideak, eta, ondorioz, zerga iruzurra egin zuen.

Alabaina, epaileak bat egin du Madrilgo Fiskaltzaren hasierako erabakiarekin, eta Alonsok ez duela iruzurrik egin esan du. Hala, bere aholkularien “abilezia” erabilita, bere interesentzako aukerarik onuragarriena erabili zuela azaldu du, baina ez zuela Ogasun Publikoaren kontrako ustezko deliturik egin nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena