Ekonomia
Arcelor Zumarraga
Agentziak | Erredakzioa
Epaileak eman berri duen ebazpenak ontzat eman du Zumarragako Arcelor enpresako 85 langileen lekualdatzea justifikatzen duen arrazoia.
Zumarragako plantako langileek egindako protestetako bat. Artxiboko argazkia: EFE
LAB eta CCOO sindikatuek helegitea aurkeztuko diote Zumarragako Arcelorreko langileen lekualdatzea onartzen duen epaiari. Sindikatuen arabera, Eibarko Sozialeko 1. Epaitegiak eman berri duen ebazpenak ontzat eman du “Asturiasera joango diren langileen lan-baldintzak aldatzea”.
Zumarragako lantegiaren itxieraren aurrean, epaileak ontzat hartu ditu Arcelor Mittaleko 85 langileen lekualdatzea justifikatzen duten arrazoiak. Dena den, langile horien lan-baldintzak aldatuko direla salatu dute LAB eta CCOO sindikatuek, Asturiaseko langileen lan-baldintzak ezarriz. Arrazoi horregatik, helegitea jarriko dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.
LAB eta CCOOk esan dutenez ez dute "inolaz ere bat egiten" epai horrekin, et Arcelo Mittal Zumarraga “enpresaren itxierak suposatuko duen bidegabekeriari erantsi bat gehiago suposatzen du langileentzat”. Halaber, lantokia ixteko arrazoirik ez zegoela ziurtatu dute, eta Arcelor Mittalek “sektorearen egoeraren hobekuntza” publikoki onartu duela azpimarratu dute.
Era berean, Asturiasera bidalitako langileen lan-baldintzak aldatzeko orduan ez zutela “inolako arrazoirik eman” kritikatu dute. Arrazoi horregatik, epai horri helegitea aurkeztuko diotela iragarri dute, “prozedura bertan behera gera dadin” eskatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa