20:17

Ekonomia

Txostena

EAEko ekonomia % 2,5 haziko da 2017an, Confebasken arabera

Agentziak | Erredakzioa

Era berean, patronalak dio 16.000 lanpostu sortuko direla 2017an eta euskal ekonomia laugarren urtez jarraian hazi egingo dela.

  • Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea. Artxiboko argazkia: EITB

    Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea. Artxiboko argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzak aurreikusi du Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak % 3ko hazkundearekin eta Gizarte Segurantzan 18.000 langile gehiago afiliatuta bukatuko duela 2016. urtea.

Gainera, 2017an Barne Produktu Gordina (BPG) % 2,5 haziko dela eta 16.000 lanpostu berri sortuko direla zenbatetsi du.

Roberto Larrañaga EAEko patronalaren presidenteak eta Eduardo Aretxaga erakunde horretako idazkari nagusiak ‘Koiuntura Ekonomikoa’ txostena aurkeztu dute astearte honetan, Bilbon egindako agerraldian.

Horrela, txostenaren arabera, 2008an hasitako "krisiaren aurreko BPG izango du berriro" 2016an euskal ekonomiak. Hala ere, enpleguari dagokionez, krisian zehar galdutako 117.000 afiliatuen erdia soilik berreskuratuko dira 2016. urtean amaitzean.

Halaber, Confebasken txostenak dioenez, 2016ko hazkunde "indartsuaren" ondorioz, langabezia tasa % 12,5era helduko da, hau da, 2012tik neurtzen den tasarik baxuena. Gainera, 2017a euskal ekonomia "hazten den laugarren urtea" izango da, eta langabezia tasa %11ra murriztea espero da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena