Ekonomia
AHT-A
Agentziak | Erredakzioa
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko alkateak Gasteizen bildu dira gaur, Euskal Y-aren egoera aztertzeko.
Albisteak (3)
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako udalek dei egin diote Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioari urtebetean, 2017a bukatu baino lehen, Abiadura Handiko Trena hiriotan sartzeko proiektuak onartzeko.
Tapiak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Eneko Goia Donostiakoak eta Gorka Urtaran Gasteizkoak elkarrekin egindako prentsaurreko baten ostean eman dute eskakizun horren berri, eguerdian.
Gasteizen batzartu dira laurok, Iñigo de la Serna Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak joan den astean Tapiari AHTaren lanen inguruan helarazi zizkion konpromisoak aztertzeko.
Sailburuak eta hiru auzapezek, gainera, ministroarekin biltzea eskatuko dutela ere esan dute.
Finantzazioari dagokionez, erakundeek ez dute oraingoz ez zifrarik ez eredurik aurreratu nahi, behin betiko egitasmoak onartu arte.
"Aukera handia"
Alkateek beren hirietako lehentasunak aletu dituzte. Aburtok, esaterako, Bilborentzat AHTa “aberrigintzan” aurreratzeko modua dela esan du, eta “enpresaburuak, turistak eta Europa Bilbora gerturatuko ditu”, haren hitzetan, baita garraioen loturak eta bilbotarren bizi kalitatea hobetu ere.
Goiak “aukera handitzat” hartu du trena Donostiara heltze, tartean dauden erakunde guztiek ondo egiteko gai izanez gero.
Azkenik, Urtaraneren iritziz, ministroak konpromisoa hartuta, trenbidea Gasteizera lurpetik helarazteko asmoa “behin-behinekoa” izatetik “behin betikoa” izatera pasatu da, eta orain hitzetatik ekintzetara pasatzearen alde egin du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa