11:42

Ekonomia

Bilera

Euskadik Kupoa kalkulatzeko metodo berria eskatu dio Montorori

Agentziak | Erredakzioa

Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako Estatuari 1.600 milioi euro gehiago ordaindu dizkiola esan dio Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak Montorori.

  • Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE

    Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroarekin bildu da astelehen honetan. Azken urteotan Euskadik Espainiako Estatuari 1.600 milioi euro gehiago ordainduko dizkiola esan, eta Kupoa kalkulatzeko metodo berria eskatu dio.

Horrez gain, Kontzertu Ekonomikoaz eta defizit autonomikoaz ere hitz egin dute 11:30ean hasi den bilkuran. Joan den ostegunean defizit hori hamarren bat igotzea erabaki zuten, Barne Produktu Gordinaren % 0,6raino. Horren ondorioz, EAEk 66 milioi euro gehiago gastatzeko gaitasuna izango du 2017an.

Edonola ere, Azpiazuk eta Montorok Kupoaren inguruan hitz egin dute, batez ere, lehen bilera ofizial honetan. Kupoa EAEk Espainiako Estatuari ordaintzen dion diru-kopurua da, transferitu gabeko eskumenak direla eta: Defentsa, Kanpo Harremanak eta Azpiegiturak (kaiak eta aireportuak).

Formula matematiko bat erabiltzen dute zenbat ordaindu behar den jakiteko. Formula horrek Estatuak arlo horietan zenbat gastatzen duen hartzen du kontuan, baita autonomia-erkidegoaren aberastasuna ere. Halere, ondoren beste hainbat doikuntza egiten dituzte, azken kopurua zehazteko.

zteko.

zteko.

zteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena