20:09

Ekonomia

Lan-gatazka

Edesa Industrialeko komiteak lanuztea deitu du, kaleratzeen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Fagor CNA taldearen zuzendaritzak 40 bat langile kaleratzeko asmoa du Garagartzan (Arrasate) duen lantegian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Edesa Industrialeko langile-batzordeak lanuztea deitu abenduaren 7an, Fagor CNA taldearen zuzendaritzak Garagartzako (Arrasate) lantegian iragarri dituen kaleratzeen kontra, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

Egun horretan bertan mobilizazio gehiagoren berri emango dutela erantsi dute.

Sindikatuak “zentzugabekeriatzat” jo du enpresak 33-45 langile kaleratu nahi izatea. “Proiektua errentagarria izango bada, produkzioa areagotu egin behar da”, adierazi du.

LABek uste du zuzendaritzak iragarritako neurria ez datorrela bat enpresak dituen arazoekin eta gogora ekarri du lau astez jarduera etenda egon dela, lan-erregulazioko espedientea aurkeztuta.

“Zuzendaritzak etorkizuneko plan bat aurkeztu gabe jarraitzen du, informazioa ezkutatzen du eta gardentasun-eza etengabea da”, salatu du.

Hortaz, hausnarketa egiteko eta jarrera aldatzeko deia egin dio LABek enpresari. “Balantzaka ibiltzeari utzi behar dio, proiektuaren etorkizuna kolokan jartzen ari baita; konbentzituta gaude egitasmoa bideragarria eta errentagarria izan daitekeela, jarduera eta enplegua bermatuta”, azaldu du.

Bitartean, mobilizazioak deitzea beste biderik ez duela esan du LABek. “Gure etorkizuna borrokatzeko zuzendaritzak eman digun aukera bakarra mobilizazioarena da; izan ere, egin ditugun proposamen guztiak berehala bota ditu atzera”, kritikatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena