13:05

Ekonomia

Garagartzako lantegia

Fagor CNA taldeak 40 bat langile kaleratzeko asmoa du

EITB.EUS

Lan egindako urte bakoitzeko 25 eguneko kalte-ordaina eskaini du zuzendaritzak, eta dagoeneko 11 lagunek baiezkoa eman dute. Enpresa batzordea neurriaren kontra dago.

1:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fagor CNA Group izeneko taldeak sindikatuei iragarri dienez, 40 bat langile kaleratzeko asmoa dute.

Lan egindako urte bakoitzeko 25 eguneko kalte-ordaina eskaini du zuzendaritzak, eta, dagoeneko 11 lagunek baiezkoa eman diote proposamenari. Abenduaren 9ra arteko epea ezarri du zuzendaritzak boluntario gehiago bilatzeko.

240 langile daude Garagartzako lantegian (Arrasate, Gipuzkoa), eta kaleratzeak bertan egingo lirateke, enpresa batzordeak emandako datuen arabera.

Langileen ordezkariak goiz guztian egon dira bilduta, eta arratsaldean langileek batzarra egingo dute.

CNA taldean dauden Edesa, Geyser eta Basauriko langileen ordezkariek ez dute neurria onartzen, beste biderik badagoela defendatzen baitute, eta hain justu, bide hori aurkeztu diote zuzendaritzari.

Urriaren 14an bi hilabeteko lan erregulazioa iragarri zuen zuzendaritzak, enpresaren stock-a arindu eta biltegiak husteko xedearekin, baina orain beste neurri hau ere aurkeztu die langileen ordezkariei.

en ordezkariei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena