09:51

Ekonomia

Lan Ministerioaren datuak

3.261 langabe gutxiago zenbatu dituzte azaroan Hego Euskal Herrian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Langabezia Euskal Autonomia Erkidegoan jaitsi da gehien proportzioan azaroan. Bestalde, Nafarroan 220 pertsona gehiago daude lanik gabe.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

3.261 langabe gutxiago zenbatu dituzte azaroan, Hego Euskal Herrian, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, Espainiako Lan Ministerioak gaur kaleratutako datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), guztira 137.700 pertsona zenbatu dituzte langabezian azaroaren amaieran, urriaren amaieran baino 3.481 gutxiago. Bigarren hilabetez jarraian, EAEn jaitsi da gehien langabezia azaroan; % 2,47, hain zuzen ere.

2015eko azaroko datuekin alderatuta, 14.165 langabe gutxiago zenbatu dituzte azaroaren amaieran; hots, EAEn langabeziak % 9,33 egin du behera urtebetean.

Bestalde, Nafarroan gora egin du langabeziak azaroan, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta; izan ere, 220 pertsona gehiago ( % 0,57) zenbatu dituzte lanik gabe.

Guztira, 38.916 pertsona zenbatu dituzte azaroaren amaieran lanik gabe Foru Erkidegoan, aurreko urteko azaroan baino 3.030 pertsona gutxiago (% 7,22).

Espainiako Estatuko datuei dagokienez, 24.841 langabe gehiago zenbatu dituzte azaroan, urriko datuekin alderatuta, guztira 3.789.823 pertsona baitaude langabeen zerrendan izena emanda. Hori 2012tik azaroan izan den igoerarik handiena da. Azken urtebetean 359.475 pertsonak aurkitu dute lana.

kitu dute lana.

kitu dute lana.

kitu dute lana.

kitu dute lana.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena