Ekonomia
Enpresak
Agentziak | Erredakzioa
Renfek inoiz egin duen tren erosketa handiena izango da. Aste honetan jakingo da tren horiek nork ekoitziko dituen.
CAF
Albisteak (9)
CAF eta Talgo dira Renferen megakontratua lortzeko lehian dauden enpresak. Renfe abiadura handiko 30 tren berri ekoizteko eta haien mantenuaz arduratuko den konpainiaren bila ari da.
Talgok lortu du puntuazio handiena eskaintza teknikoan, baina euskal enpresarena da eskaintza ekonomiko onena.
Renfek inoiz egin duen erosketarik handiena izango da eta 2.600 milioi euro bideratuko dituzte horretarako.
Bi eskaintzak berriro aztertuko dituzte, bataren edo bestearen alde egin erabakitzeko. Erabakia aste honetan bertan hartuko dutela espero da. Trenak ekoizteaz gain, tren horien mantentzeaz ere arduratu beharko da hautatutako enpresa.
Lehiatik kanpo geratu dira Siemens eta Alstom konpainiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa