10:40

Ekonomia

Espainiako Gobernua

'Euskal Y'ari 'bultzada' eman nahi diola esan du Sustapen Ministerioak

agentziak | erredakzioa

Iñigo de la Serna ministro berriak adierazi du 'lehenbailehen' bildu nahi duela Eusko Jaurlaritzarekin, etorkizuneko ekintzak adosteko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo de la Serna Sustapen Ministerioko buruak gaur, astelehena, nabarmendu duenez, bere bulegoak "bultzada handia" eman nahi dio 'euskal Y'aren proiektuari, eta onartu du Euskadirentzat proiektu "nagusia" dela.

"Dudarik gabe, Ministeriotik indar guztiekin bultzatuko dugu proiektua, administrazio mailako oztopoak gainditzeko", esan du Cope Irratiak egindako elkarrizketa batean.

Era berean, Iñigo de la Serna ministro berriak adierazi du "lehenbailehen" bildu nahi duela Eusko Jaurlaritzarekin, etorkizuneko ekintzak adosteko.

Bestalde, Ana Oregi jarduneko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak begi onez hartu ditu Espainiako Sustapen ministroaren adierazpenak, baina berriak ez du sailburua ustekabean harrapatu, "aurrez egindako lana eta Sustapen Ministerioarekin izan dugun harremana kontuan hartuta".

Oregiren esanetan, Espainiako Gobernuak ondo baino hobeto daki zein diren premiak eta lehentasunezko gaiak eta zein diren Europaren lehentasunak, tartean, abiadura handiko Atlantikoko ardatza.

Lanen amaiera dataz galdetuta, Oregik nabarmendu du Espainiako Sustapen Ministerioko arduradunei dagokiela hori. Hala ere, eta "azpiegitura garatzeko premia eta beharra ikusita", hurrengo pausoa Euskadiko trenbide sare "osoa" martxan jartzeko "plangintza serio eta osoa" egitea dela nabarmendu du Oregik, besteak beste, Euskadi Madrilekin eta Parisekin lotzeko.

 

 

 

>

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena