10:32

Ekonomia

KONTRATUA

Gamesak 18 turbina salduko dizkio Txinari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Makinak ekoizteaz, martxan jartzeaz eta mantentzeaz arduratuko da Zamudioko konpainia.

  • Gamesa

    Gamesa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gamesa konpainiak 5 megawateko potentziadun 18 turbina ekoitziko ditu Txinarako, Sinohydro talde asiarrarekin elkarlanean. Euskal enpresak ekoizten dituen makinen artean modelo handiena da Txinarako egingo duena.

Gamesak ohar bidez jakitera eman duenez, Nanganeko parke eolikoan jarriko dituzte haize-sorgailu berriak.

"Gamesaren estrategian urrats handia da honakoa: 5 megawateko potentziadun plataformak Asiako merkatuan lehen aldiz sartuko dira", esan du Alvaro Bilbao Gamesak Txinan duen ordezkariak.

2017ko azken hiruhilekorako prest egon beharko dute turbina berriek, eta 2018an martxan jarriko dira.

Duela 16 urte sartu zen Gamesa Txinako merkatuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena