Ekonomia
EB-KO JUSTIZIA AUZITEGIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Adin hori gainditzeagatik Lan Eskaintza Publikotik kanpo gelditu zen gizon batek eraman zuen auzia Europar Batasuneko Justizia Auzitegira.
Artxiboko argazkia: EiTB
Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoetan 35 urtetik gorako hautagaiak baztertzea onartu du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak, hautagaiek "gaitasun fisiko espezifikoak" izan behar dituztela iritzita.
Europako Justiziaren arabera, tratu berdintasuna babesten duen Europako araudiak ez du talka egiten "funtzio operatibo edo betearazleak" bete behar dituzten hautagaiei adin muga ezartzeko erabakiarekin.
Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publiko batetik kanpo gelditu zen 35 urtetik gorako hautagai batek helegitea aurkeztu zuen, eta Europako Auzitegira eraman zuen auzia. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Luxenburgon egoitza duen auzitegiari galdetu dio ea adin muga jartzeak Europar Batasuneko legea urratzen duen.
Gaur argitaratutako epaian, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi du tratu berdintasunaren direktibak ez duela adin mugak ezartzea eragozten. Horren arabera, ez dago diskriminaziorik lanpostu bat betetzeko adinari lotutako gaitasun fisiko espezifikoak bete behar direnean.
Epaian irakur daitekeenez, pertsonak eta ondasunak babesteko edota delituak egiten dituztenak atxilotzeko ardura duten agenteek indarra erabili behar izaten dute batzuetan, eta ahalmen fisikoari lotutako gabeziek ondorio larriak izan ditzakete ertzainengan eta baita ordena publikoan ere.
Hori dela eta, lanbide horretan aritzeko gaitasun fisiko espezifikoak izan beharra funtsezkotzat eta erabakigarritzat jo daitezkeela ebatzi du Europak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa