09:55

Ekonomia

Kontratu berria

CAFek 146 tranbia egingo ditu Flandriako De Lijn enpresarentzat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Proiektu honek Belgikako merkatuan sendotzea ahalbideratuko dio euskal enpresari.

  • CAf. Artxiboko argazkia: EiTB

    CAf. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CAF Beasaingo enpresak 146 tranbia egingo ditu Belgikako Flandria eskualdeko De Lijn garraio elkartearentzat, Ekialdeko Flandriako eta Mendebaldeko Flandria probintzietarako eta Anberes hirirako, euskal enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Tranbia horiek Anberesen, Ganten eta Belgikako kostaldean eskainiko dute zerbitzua, aipatutako probintzietako eta hiriko sareetan. De Lijnen tranbien hiru sareek 175 kilometro inguruko luzera dute.

CAFek zoru baxua duten tranbiak salduko dizkio elkarte horri, noranzko bakarrean zein bi noranzkoetan ibili ahal diren unitateak, estetika modernoa eta azken belaunaldiko ekipamendua uztartzen dutenak.

CAFentzat, Beneluxko tren-merkatuan sendotzea eragin du proiektuak, Belgikako trenbideetarako ibilgailuen merkatuan bereziki.

Gaur egun, Utrecht eta Luxenburgo hirietarako tranbiak eta Herbehereetako Nederlandse Spoorwegen operadorearentzat Civity unitateak egiten ari da CAF.

Proiektu horrez gain, 2.800 milioi eurotik gorako beste batzuk esleitu dizkiote 2016 honetan Beasaingo enpresari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena