10:05

Ekonomia

KPI aurreratua

Urte arteko KPIa % 0,7 igo da urrian, 2013tik izandako tasarik altuena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erregaien eta argindarraren garestitzearen ondorioz hazi da.

  • Artxiboko argazkia: EFE

    Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,7 igo da urrian, aurreko hilabetean baino bost hamarren gehiago, eta 2013ko zenbakietan kokatu da, Espainiako Estatistika Institutuak gaur iragarritako KPI aurreratuaren arabera.

Prezioen gorakada erregaien eta argindarraren garestitzearen ondorioz gertatu da. Iaz, merkatu egin ziren biak.

Gaur aurreratutako KPIaren datua azaroaren 15ean baieztatzen bada, prezioek gora egiten dute azken bi hilabeteetan jarraian. Irailean igoera % 0,2koa izan zen.

Bestalde, urte arteko inflazioa % 0,7 jaitsi zen 2015eko urrian.

Halaber, prezioak % 1,1 igo dira urrian, iraileko datuekin alderatuta.

in alderatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena