20:53

Ekonomia

Industria eolikoa

Gamesaren ezohiko batzarrak onartu egin du Siemensekin bat egitea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bat-egitea gauzatzen denean, konpainia munduko liderra izango da sektore eolikoan. Taldearen egoitzak Euskal Herrian jarraituko du.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gamesaren akziodunek ezohiko batzarra egin dute eta Siemensekin bat egitea onartu dute, botoen % 99,75ekin. Horrenbestez, bi konpainiek industria eolikoaren munduko talderik handiena osatuko dute.

Bat-egitea ekainean adostu zuten. Euskal enpresa Alemaniako konpainiaren aktibo eolikoen jabe egingo da, akzioak trukatuta. Simensek Gamesaren akzioen % 59 izango ditu, eta Iberdrolak, % 8.

Bat-egitea gauzatzen denean, munduko talde eolikorik handiena osatuko dute, eta 22.000 langile izango dituzte.

Egoitza nagusiak Euskal Herrian jarraituko du, Zamudion, eta bertan egingo dira lurreko aerosorgailuak; itsasoko negozioa, berriz, Alemaniatik eta Danimarkatik garatuko dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena