13:08

Ekonomia

Finantzak

Zerga bilketa % 2,1 hazi da irailera arte, EAEn

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Datuak lurraldez lurralde ikusita, % 2,7 igo da Araban, % 0,6 egin du gora Bizkaian, eta % 4,7, berriz, Gipuzkoan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasunen zerga bilketa % 2,1 hazi da irailera arte. Hiru Ogasunek 2015ean baino 186,4 milioi euro gehiago bildu dituzte; guztira, 9.112 milioi euro.

Finantzen Euskal Kontseiluak duela 10 egun iragarri zuen EAEko ogasunek aurreikusitakoa baino 473 milioi euro gutxiago bildu dituztela orain arte, eta aurten % 3,3koa izango dela hazkundea, ez hasiera batean iragarritako % 7koa.

Euskadin zerga bidez jasotako diru kopurua % 2,1 hazi da irailera arte, baina azken hiru hilabeteetan ere hazi beharko du Finantzen Euskal Kontseiluak urte amaierarako aurreikusitako % 3,3ra iristeko.

Lurraldez lurralde, Bizkaia izan da portaera ahulena izan duen lurraldea zerga bidezko diru bilketa % 0,6 bakarrik igo baita, Euskal Finantzen Kontseiluak lurralde honetarako aurreikusitako % 3,4ko igoeratik oso urruti. Gipuzkoan, % 4,7 hazi da zerga bidezko diru bilketa, eta ia segurua da % 3,3ko aurreikuspena betetzea urte amaierarako. Araba erdibidean kokatu da: orain arte, % 2,7 hazi da, eta urtea % 3,1 hazita bukatu behar du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena