Ekonomia
Eustaten datuak
Agentziak | Erredakzioa
Emakumeen % 13,6 daude lan barik, eta gazteen langabezia tasa % 25,6koa da, biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestak islatu duenez.
Bideoak (1)
2016ko hirugarren hiruhilekoan, jaitsi egin da langabe kopurua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE): 131.700 pertsona daude guztira lan barik, bigarren hiruhilekoan baino 14.400 gutxiago. Horrenbestez, % 13,9tik % 12,6ra jaitsi da tasa.
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestaren datuak kaleratu ditu gaur Eustat Euskal Estatistika Institutuak. Aurreko epe berarekin alderatuta, 7.400 pertsona gehiago daude okupatuta; % 0,8 gehiago, beraz.
Generoari erreparatuta, langabezian zeuden gizonen kopuruak behera egin du (14.000 langabe gutxiago). Emakumeen kasuan, 300ek lortu dute lanposturen bat, baina 67.200 emakume daude oraindik langabezian. Hala, gizonezkoen langabezia-tasa % 11,7ra jaitsi da, eta emakumeena % 13,6an mantendu da.
Gazteen langabezia tasak altuena izaten jarraitzen du, azken hiruhilekoan 6,2 puntu jaitsi bada ere. 16 eta 24 urte bitarteko 11.700 gazte daude lan barik.
Lurraldeka, Bizkaian jaitsi da gehien langabezia (10.500 langabe gutxiago), eta % 14an geratu da. Gipuzkoan, 33.300 pertsona daude lan barik, eta % 9,9ko tasa dute. Araban, berriz, 1.100 pertsonak lortu dute lanposturen bat, eta, ondorioz, % 13,9ko langabezia tasa dago bertan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa