Ekonomia
Esleipena
Agentziak | Erredakzioa
Lehen unitateak 2018ko lehen seihilekorako egon beharko dira prest. Gipuzkoar enpresa trenbide gaien hornitzaile garrantzitsuenetakoa da Ameriketan.
CAF
CAFek Mexiko Hiriko metroaren 1. linearako errodadura pneumatikoko 10 tren eraikitzeko kontratu bat lortu du 164 milioi euroren truke, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.
Gipuzkoar enpresak azaldu duenez, Mexiko Hiriko metroaren azpiegitura hobetu eta berriztatzeko egiten ari den proiektuaren haritik dator Garraiobide Kolektiboaren Sistemarekin sinatutako kontratu hau. Mexiko Hiriko Gobernuarekin (haren eskumenekoa da garraiobide sistema) hitzartutakoaren arabera, trenen lehen unitateak 2018ko irailean eman beharko dizkio CAFek.
Kontratu honi esker, Mexiko Hiriko tren hornitzaile nagusia da dagoeneko CAF, eta Amerikako hornitzaile nagusietakoa ere bada bere esparruan; izan ere, proiektu garrantzitsuak garatu ditu honezkero AEBn, Brasilen, Venezuelan, Kolonbian, Ekuadorren eta Txilen.
Horrez gain, Mexiko Hiriko metroarekin lotuta, 2009an CAFek zerbitzuak emateko zerbitzu bat sinatu zuen garraiobide konpainiarekin, 15 urterako, metroko 30 unitate errentan eman eta mantenimendu osoaz arduratzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa