13:50

Ekonomia

Defizit helburua

Espainiak ez du defizit muga gainditzeagatik isunik ordaindu beharko

Agentziak | Erredakzioa

Saenz de Santamaria presidenteordeak esan du erabakiak erreformak eta une "zailetan" defizita kontrolatzeko egindako esfortzua baloratzen dituela. Portugali ere ez diote isunik jarri.

  • Pierre Moscovici Finantza eta Ekonomia gaietarako komisarioa, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

    Pierre Moscovici Finantza eta Ekonomia gaietarako komisarioa, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azkenean, isunik ez. Ezarritako defizit helburua ez betetzeagatik Espainiarentzat aurreikusitako isunik ez da egongo, Bruselako iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Hala, Espainiak, oraingoz, ez du isunik ordaindu beharko, baina azkeneko hitza Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroena izango da.

EBren Kontseiluak isunik ez jartzeko aholkua beteko du, 10 eguneko epean gehiengo kualifikatuak kontrakoa esan ezean. Ministroek ere bota dezakete atzera.

Europako Batzordeak Espainiari isuna jartzeko gomendioa eman beharra zeukan, eta gehienez BPGren % 0,2koa izan behar bazen ere, % 0ekoa proposatzeko aukera ere bazuen.

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasuneko jarduneko ministroak "zentzuak" isunik ez izatea eskatzen zuela esan izan du, eta Alemaniako, Frantziako eta Italiako ministroen babesa zuela.

Pierre Moscovici Finantza eta Ekonomia gaietarako komisarioak eta Valdis Dombrovskis Euroaren eta Elkarrizketa Sozialaren presidenteordeak ere isunik ez jartzearen edo isun "sinbolikoa" jartzearen alde egiten zuten.

Espainiako Estatuaren defizit publikoa BPGren % 5,9ra iritsi zen 2014an, eta 2015ean % 5,1era jaitsi zen. 2016an % 2,8ra jaisteko konpromisoa urratu egin du.

Espainiako Gobernua

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren jarduneko presidenteordeak esan du Europako Batzordearen erabakiak erreformak eta une "zailetan" defizita kontrolatzeko egindako esfortzua baloratzen dituela.

"Espainiak egindako erreformak eta atzeraldi garaian, une zailetan, defizita kontrolatzeko egindako esfortzua baloratzen du", adierazi du.

Haren esanetan, isuna bertan behera utzi izanak aitortza egiten dio Espainiaren ibilbide ekonomikoari, eta hazkundera itzultzeko eta enplegua sortzeko egindako lanari.

Presidenteordeak berretsi du Espainiako Gobernuak eta herritarrek "esfortzu handia" egin dutela "oso une zailetan", baina horiekin diru-sarrerak egonkortzeko, ekonomikoki hazteko eta enplegua sortzeko neurriak "fruituak" ematen ari direla.

Portugalek ere, isunik ez

Europako Batzordeak Portugaleri ere isunik ez jartzea proposatu du, defizitaren muga gainditu arren, eta beste urtebete eman dio, 2016 amaiera arte, defizita BPGren % 2,5eraino jaitsi dezan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena