Ekonomia
Lotura berria
EITB.EUS
Donostiako aireportuak astean bi egunetan (astearte eta ostegun) eskainiko ditu Erresuma Batuko hiriburura joateko hegaldiak.
Albisteak (2)
09:25ean atera da Hondarribiko aireportutik Gipuzkoa Londresekin lotu behar duen lehen hegaldia. Lotura berria gaurtik, uztailak 26tik, hasita irailaren 1era arte izango da martxan, eta astean bi hegaldi eskainiko ditu (astearte eta ostegun).
Lotura berri honen lehen hegaldia izateaz gain, hegazkina bataiatzeko ekitaldi instituzionala egin dute Hondarribia-Donostia aireportuan; aurrerantzean Gipuzkoa deituko da hegazkina, Ortzibia aireportuaren sustatzailea den sozietateak ohar batean jakinarazi duenez.
Ekitaldian izan dira Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Ana Oregi Ingurumen sailburua (biak Ortzibiako kideak dira), eta Juan Corral Air Nostrumeko zuzendari komertziala. Olanoren eta Otegiren iritzian, lotura berri hau "oso garrantzitsua" da Gipuzkoarentzat eta baita euskal gizartearentzat, eta turistak erakartzeko beste modu bat izango da.
Hegazkinean Donostia 2016ko ordezkaritza bat joan da.
Londresetik, Donostia 2016 bisitatzeko
Londres Europako Kultur Hiriburuarentzako bisitariak lortzeko "gune estrategikoa" da, Ortzibia sozietateak jakinarazi duenez. Hegazkin txartelen % 65 Estatutik erosten dira, orain arte dauden datuek adierazten dutenez. Portzentaje horretatik % 53 Britania Handitik dator, eta % 12 beste herrialde batzuetatik, hala nola, Uruguaitik, AEBtik edota Australiatik.
Londres eta Donostia batuko dituen lotura berri hau Ortzibia sozietatea Hondarribia-Donostia aireportua sustatzeko egiten ari den ekintzen barnean dago. Horrez gain, aireportuan bertan kutxazain automatiko bat jarriko dutela jakinarazi du sozietateak.
Shakespeareri omenaldia
Pablo Berastegui zuzendaria buru zuela, 2016 Europako Kultur Hiriburutzako ordezkaritza bat joan da lehen hegaldi honetan. William Shakespearen heriotzaren 400. urtemuga dela eta, bihar omenaldia antolatu dute, eta bertan parte hartzera joan dira Donostia 2016ko kideak. Ekitaldia asteazkenean egingo dute, 10:00etan, Spring Gardensen dagoen British Councilen egoitzan. Ciaran Devane erakunde britaniarraren zuzendari nagusia izango da ekitaldian.
Britaniako kulturaren ikono handi horren omenaldiarekin bat egiteko, Hiriburutzaren ordezkariek Uda gau bateko ametsa lanaren euskarazko itzulpena eramango dute, ia hilabetez egunero Donostian arrakasta handiarekin taularatu duten antzezlanarena, hain justu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa