17:34

Ekonomia

2018ko urtarrila baino lehen

Donostiako aireportuaren ahalmena mugatuko du Europak

agentziak | erredakzioa

Pista 300 bat metro motzago egin beharko dute, Europatik ezarritako segurtasun neurriak direla eta, eta horrek eragingo du hainbat hegazkinek instalazioa ez erabiltzea.

  • Hegazkin bat moztu beharko duten pistan. Irudia: Iñigo Olaizola Ayensa

    Hegazkin bat moztu beharko duten pistan. Irudia: Iñigo Olaizola Ayensa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako erakundeek ezarritako segurtasun neurriek aginduta, 300 bat metro moztu beharko dute Donostiako aireportua, Hondarribian (Gipuzkoa), eta horrek eragin zuzena izango du instalazioaren ahalmenean.

European Aviation Safety Agency (EASA) erakundeak zehaztutako segurtasun neurriek ez dute kontuan hartu Espainiako erakundeek ahalbidetutako salbuespen egoera eta agindu egin dute Hondarribia segurtasun neurriei egokitzea -pista moztea ekarriko du- 2017ko abenduaren 31a baino lehen.

Aenatik jakinarazi dutenez, 2014 urtera arte, Espainiako aireportuek araudia espainiarraren arabera jarduten zuten, alegia, AESA Estatuko Aire Segurtasunerako Agentziari dagokiona. Hain zuzen, AESAk utzi zuen Hondarribiko aireportua salbuespen egoeran, eta horregatik jardun du azken urteotan pista egokitu barik.

Alabaina, 2014tik, legedia berri batek derrigortu du AESA bere baitan jarduten duten aireportuak baldintza berrietara egokitzea, hori dela eta, Espainiak sortutako salbuespen egoera hori bertan behera geratuko da.

Aenak azaldu duenez, EASAk ez du salbuespenerako tarterik utzi eta, horrenbestez, pistaren luzera moztea nahitaezkoa da Hondarribiak martxan jarraitu ahal izateko, 2017ko abenduaren 31az geroztik.

Hori hala izanda, lanak datorren hilabeteetan esleituko dituzte, neurri berriak ezarriko dituzte pistaren inguruetan, eta 300 bat metro motzagoa izango da.

Egokitu eta gero, esaterako, Air Nostrumen hegazkinetako batek ezingo du aireportu horretan lur hartu, ezta aireratu ere, egun egiten duen ez bezala.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena