Ekonomia
Europaren ebazpenaren ondoren
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Foru Aldundiak 4 hilabeteko epea izango du foru araua Europako araudira moldatzeko.
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Bizkaiko Foru Aldundiak futbol taldeen zerga tratamenduari buruzko foru araua Europako araudira moldatuko du, Europako Batzordeak legez kontrako diru laguntza publikotzat jo ostean Athleticek izandako zerga onurak. Athleticez gain, Osasuna, Real Madril eta Bartzelona dira Espainiako Ligan elkarte anomino ez diren futbol talde bakarrak eta, hori dela eta, beste zerga tratamendu bat dute eta zerga gutxiago ordaintzen dituzte.
Foru Diputazioko iturriek azaldu dutenez, Aldundiak 4 hilabeteko epea izango du foru araua Europako araudira moldatzeko eta horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.
Bizkaiko Diputazioak zehaztu du oraindik ez duela Europako Batzordearen erabakiari buruzko ebazpena jaso eta, beraz, azaldu du ez duela baloraziorik egingo jakinarazpena jaso eta gaia aztertu arte.
Diputazioak dirua itzultzeko Athletici eskaera egingo ote dion galdetuta, Aldundiak nabarmendu du ez duela erabakirik hartuko harik eta ebazpena "zehatz-mehatz" aztertu arte.
Legez kontrako diru laguntza publikoak itzultzeko eskatu die gaur Europako Batzordeak Athletici, Osasunari eta beste bost futbol talderi. Bi euskal taldeez gain, tartean daude Real Madril, Bartzelona, Valentzia, Hercules eta Elx.
Athletic, Osasuna, Bartzelona eta Real Madril taldeek 5 milioi euro arteko isuna ordaindu beharko dute zerga abantailak izateagatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa