12:58

Ekonomia

Eusko Jaurlaritza

'Gamesa-Siemens bat-egitea euskal industriarako aukera handia da'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrela mintzatu da Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburua, haize-sorgailuak egiten dituen euskal enpresak eta talde eolikoak hitzartutako akordioaren gainean.

  • Arantza Tapia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

    Arantza Tapia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak gaur adierazi duenez, Gamesa eta Siemens arteko bat-egitea "euskal industriarako aukera handia da, munduan bere lekua irabaz dezan".

Gamesa haize-sorgailuak egiten dituen euskal enpresak eta Siemens talde alemaniarraren alor eolikoak atzo hitzartutako akordioaren ondorioz, munduko enpresa eoliko handiena sortu dute.

Ohar baten bidez, Tapia pozik azaldu da, akordio horren ostean sortutako konpainia berriaren egoitza Zamudion (Bizkaia) kokatuko baita.

Bat-egite hori "Euskadiko lehentasunezko alor batean" jazo izanaren garrantzia azpimarratu du Tapiak, energia alorrean, hain zuzen ere. Horri esker, "euskal industriak bere lekua sendotuko du nazioarte mailan, Gamesarentzat eta Euskadiko beste enpresa batzuentzat ere atzerriko merkatuetan aukera berriak sortzen baitira".

"Lortutako dimentsioari eta enpresa-bazkide berriari esker, Gamesaren gaitasunak areagotuko dira, Euskadirekiko duen konpromisoa eta errotzea", gaineratu du sailburuak.

Tapiak gogora ekarri duenez, operazio horren xehetasunak zehaztea falta da, baina Eusko Jaurlaritzak "gertutik" jarraituko duela esan du, "euskal industriarekiko konpromisoari eusteko desirarekin".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena