Ekonomia
2019ra arte
Agentziak | Erredakzioa
Carles Lloretek, Uber plataformaren zuzendari orokorrak Europako hegoaldean, arauketan aldaketak egitea eskatu die herrialdeei.
Uber aplikazioa. Irudia: blog.uber.com
Carles Lloret, Uber plataformaren zuzendari orokorra Europako hegoaldean, dioenez, garraio sistemaren liberalizazioak 30.000 lanpostu sortuko lituzke 2019. urtera arte. Gainera, neurri hori aurrera eramango balute urtero 324 milioi euro lortu zitekeela baieztatu du.
Izan ere, Lloretek esan duenez, guztiek ordaintzen dituzte zergak: kotxea partekatzeko zerbitzua eskaintzen dutenek eta erabiltzen dutenek. Bere esanetan, lortutako komisioaren % 25 aplikazioa hobetzeko bideratzen dute.
Halaber, lizentziak mugatzen dituzten herrialdeek Uberren garapenari oztopok jartzen dizkiotela gaitzetsi du. Alde horretatik, hauteskunde orokorren ostean arauketan aldaketak egiteko eskaera egin du.
Azkenik, aplikazioaren erabiltzaileek dirua irabazi dutela gaineratu du Carles Lloretek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa