Ekonomia
BrandZ
agentziak | erredakzioa
Googleren balioa % 32 igo da 2015eko zerrendarekin alderatuta, eta sagarrak % 8 egin du atzera.
Googleren egoitza. Argazkia: Efe
Google teknologia enpresak Apple gainditu du Millward Brown aholkularitza enpresak egin duen munduko marka baliotsuenen zerrendan, eta 229.198 milioi dolarreko (201.694 milioi euro) baliora iritsi da.
Googleren balioa % 32 igo da 2015eko zerrendarekin alderatuta, eta sagarrak % 8 egin du atzera, 228.460 milioi dolar (201.044 milioi euro) arte, bigarren postura jaitsita.
"Etengabeko berrikuntza, iragarkietatik izandako diru-sarreren gorakada eta lainoko negozioaren hazkundeak eragin dute Googlek Appleri aurrea hartzea", adierazi du aholkularitza enpresak, WPP iragarki enpresaren filial denak, prentsa-ohar batean.
Millward Brownek 2006tik argitaratzen duen BrandZ delako zerrendan aurrera jarraituta, Microsoft hirugarren da berriro (121.824 milioi dolar, 107.205 milioi euro), eta AT&T telekomunikazio konpainia laugarrena da (107.387 milioi dolar, 94.500 milioi euro).
Aholkularitza enpresak azpimarratu du gehien berritu eta "berrikuntzak kontsumitzaileei erakutsi" dizkieten enpresak Google, Amazon (7.a, 98.988 milioi dolar, 87.109 milioi euro) eta Facebook (5.a, 102.551 milioi dolar, 90.244 milioi euro) direla.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa