Ekonomia
Garraioa
agentziak | erredakzioa
Horrela, erabiltzaileak eta gidariak harremanetan jartzen dituen garraio pribaturako zerbitzuaren balioa 55.803 milioi eurora igo da.
Public Investment Fund (PIF) Saudi Arabiako funtsak 3.500 milioi dolar (3.125 milioi euro) inbertitu ditu Uber zerbitzuan, eta erabiltzaileak eta gidariak harremanetan jartzen dituen garraio pribaturako zerbitzuaren balioa 62.500 milioi dolarrera (55.803 milioi euro) igo da.
Inbertitzaile batek orain arte Uberren egin duen inbertsio handiena da, eta konpainiaren % 5en kontrola eta kontseiluan eserleku bat emango dio funtsari, Financial Times egunkariak argitaratu dutenez.
"Begi onez jotzen dugu gure negozioan konfiantza izatea, gure mundu mailako presentzia zabaltzen jarraitzen dugun heinean", esan du Travis Kalanick Uberren kontseilari ordezkariak.
Bestalde, Jassir Al Rumayyan Saudi Arabiako ordezkaria gustura agertu da "inbertsio estrategiko garrantzitsua" egin dutelako 'Vision 2030' egitasmoaren baitan, ekonomia petrolioa ez den beste eremu batzuetara zabaltzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa